Ander Lipus: Zerk egiten du gauza bat etxekoa izatea, eta zerk kanpotarra, inbasiboa?
Huts Teatroak gaur, azaroak 4, aurkeztuko du Etxekoak obra Gasteizen, Principal Antzokian. Euskal Herriko bigarrena izango da
Atzo izan ginen Ander Lipusekin, obra honen zuzendari eta aktoreetako batekin, hizketan. Bere istorio pertsonal batetik abiatzen da lana, eta testua Jon Gerediagak idatzi du. Bertan, Inmigrazioaz, Etxekoaz eta kanpokoaz, Europak jarritako mugez, eta beste hainbat kontuz ari dira, beti ere umore absurduz zipriztinduta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!