Ander Iriarte (Krask Soinua): “Nola pasa den tortura fisikotik, poltsa, elektrodo eta abarretik, psikologikora, nola sofistikatu eta ikusezin bihurtu den”
Dokumentala finantzatzeko diru bilketa kanpaina dago martxan. Egun gutxi falta dira amaitzeko.
Krask soinua izeneko dokumentalean, euskal auzitik abiatuta, torturaren bilakaera eta azken mende erdian mendebaldean izan duen eragina aztertu nahi ditu Ander Iriartek. Torturari buruzko dokumental honek, baina, beste nonbait izango du fokoa. Tortura jasan dutenen lekukotzak jasotzeaz gain, psikologo eta bestelako adituekin aztertuko dute tortura bera eta, batez ere, tortura ikusezina.
Itziarren semearen mitoa, torturaren bilakaera eta beste hainbat kontu landu ditugu gaur Hizpidean, Ander Iriarte zuzendaria bera izan baitugu gurekin. Diru bilketa kanpaina bat dago martxan finantzaketa lortzeko, hemen ikusi eta parte hartu dezakezue.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ander Iriarte (Krask Soinua): "Nola pasa den tortura fisikotik, poltsa, elektrodo eta abarretik, psikologikora, nola sofistikatu eta ikusezin bihurtu den"00:27:08
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!