Analisia | Burbuila inmobiliarioa, krisia, etxebizitzaren problematika eta konponbide posibleak
Andrea Bartoloren lehen kolaborazioa.
Hilabetero izango dugu Andrea Bartolo Hizpidean, aktualitatearen analisia eta iritzi politikoa emanez. Gaurkoan, estreineko kolaboraziorako, higiezinen burbuilari buruz hitz egitea erabaki du.
Burbuila inmobiliario berriaz hitz egin digu, Txinako Evergrande enpresati abiatuta, krisi honen dimentsio mundiala azaldu digu Bartolok, eta 2008ko krisiarekin dauden antzekotasun eta ezberdintasunak aztertu ditugu. Etxebizitza problematikaren atzean dauden arazo estrukturalez aritu zaigu, kapitalismo finantziero eta espekulatiboaren papera azaldu du kapitalaren metaketa prozesuan, eta kapitalaren 2. zirkuitoak kasu honetan nola eragiten duen kontatu digu.
Amaitzeko, konponbide posibleak aurkeztu dizkigu Bartolok, erroko arazoari heldu eta jabetza pribatua kolokan jarriz.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Analisia | Burbuila inmobiliarioa, krisia, etxebizitzaren problematika eta konponbide posibleak00:25:34
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!