Amets Martinez de Heredita (Lumagorri): “Eraso kopuruak nabarmenki gora egin du azken urtean”
Gasteizko Udalak LGTBI+ politiketarako aurrekontuak murriztu nahi ditu.
Ekainean Gasteizen martxan jarritako LGTBI+ fobiaren aurkako Behatokiaren aurrekontuan%50eko murrizketa egin nahi du Udalak.
2017an ekin zion Lumagorri elkarteak Udalarekin gorroto delituen elkarlanean aritzeari. Aurreko urtean lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 30.000 euroko aurrekontuarekin, ekainetik hasita, sei hilabetetarako izango zena. 2020rako aurrekontua 70.000 eurokoa behar zuen, behatokiaren jarduna urte osora luzatuko delako, baina Udal Gobernuak, berriz, 2019ko aurrekontu-partida mantendu du, hau da, 30.000 eurokoa.
Honen aurrean, Lumagorrik alkatearekin biltzea eskatu du “LGTBI+ politiketan egin nahi diren murrizketak eteteko”. Hizpidetik ere gehiago jakin nahi izan dugu gaiaren inguruan eta horretarako, Lumagorriko kidea den Amets Martinez de Heredita izan dugu gurean.
-
Hizpidea: Amets Martinez de Heredita (Lumagorri): "Eraso kopuruak nabarmenki gora egin du azken urtean"00:18:23
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!