Amets Martínez de Heredi (Sare Herritarra): “Urgentziazko deia da larunbateko mobilizazioa”
Urriaren 15ean Donostian, Sare herritarrak larriki gaixorik diren euskal presoen askatasuna eskatzeko manifestazio deia egin du. Babesa jaso dute Saren, izan ere, osasun arloko hainbat langilek larunbatean bertan egoteko deia egin dute. Autobusak antolatu dituzte Euskal Herriko puntu ezberdinetatik 17:00etan Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestazioan egoteko.
Amets Martínez de Heredik urgentziazko deia egin du HIZPIDEA MAGAZINAN. Gogoratu du, gainera, larriki gaixorik dauden 10 euskal presoetatik, 8 dispertsatuta daudela, zigor gehiago gehituz eta horrek gaixotasunean izan dezakeen eraginaz ohartaraziz. Irailaren 25eko hauteskundeen ostean, Eusko Legebiltzarrak ere beste espetxe politika bat beharrezkoa dela argi utzi Martínez de Herediren esanetan.
-
Hizpidea: Amets Martínez de Heredi (Sare Herritarra): "Urgentziazko deia da larunbateko mobilizazioa"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!