Amaia Ocerin (Loraldia): “Nahiz eta Bilbok eskaintza kultural handia izan, euskaraz sortzen diren kultur adierazpen berritzaileek ere leku bat behar zuten”
Amaia Ocerinek Loraldia elkarte eta festibalari buruz hitz egiten digu.
“Loraldia” 2014ean Bilbon 6 pertsonek sortutako elkarte kultural bat da, bi helburu nagusirekin, Euskarazko kultura-industria sustatzea eta euskal kulturaren transmisioa. Horretarako zenbait diziplina aurkezten eta irakasten dituzte: Antzerkia, dantza, bertsolaritza, literatura eta gehiago. Berez Loraldia Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator, eta 2015etik aurrera zenbait ekitaldi ospatzen dira Bilbon urtero, festibal modura.
Urte honetan Loraldi festibalaren zazpigarren edizioa ospatuko da Martxoaren 9tik 28ra eta hori dela eta elkartearen kide eta sustatzaile batekin bildu gara, Amaia Ocerinerekin, Loraldiaren sorrera, oinarriak, proiektu berriak eta aurtengo jaialdia aurkezteko.
-
Hizpidea: Amaia Ocerin (Loraldia): "Nahiz eta Bilbok eskaintza kultural handia izan, euskaraz sortzen diren kultur adierazpen berritzaileek ere leku bat behar zuten"00:18:25
Loraldia elkartearen berri gehiago jakiteko, honen kide izateko (Lorazain) edo festibalerako sarrerak erosteko, hementxe sartu zaitezkete : https://www.loraldia.eus/kultur-elkartea/
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!