Amaia Mtz. de Lahidalga (L’Esberla): “Kooperatiba jasangarriagoa, ekofeminista, arduratsuagoa eta demokratikoa bilakatzeko erronka daukagu.”
"Polita da ikustea nola Herrialde Katalanetan eta Euskal Herrian ere geroz eta kooperatiba gehiago dauden."
“L’Esberla” 2013an sortutako aholkulari, talde dinamizatzaile eta formatzaileen Herrialde Katalanetako kooperatiba bat da. Lau lan lerro jorratzen dituzte: berdintasuna-feminismoak, hezkidetza eta komunitateari arreta, ekofeminismoa eta burujabetza, eta azkenik, ekonomia sozial eta solidarioa.
Amaia Mtz. de Lahidalga gasteiztarrak bertan egiten du lan eta Hizpidean kooperatiba honen inguruko xehetasunak eskaini dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Amaia Mtz. de Lahidalga (L'Esberla): "Kooperatiba jasangarriagoa, ekofeminista, arduratsuagoa eta demokratikoa bilakatzeko erronka daukagu."00:09:39
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!