“Alternativa popular a las instituciones, ¿existe?”, asteazkenean
30.urteurrenaren ospakizunekin batera, eta bazkide kanpainari hasiera emateko, aurreko urteetako ildotik mahai-inguru ziklo bat antolatu dugu maiatzerako. Hirugarren urtez jarraian, gaurkotasunezkotzat jotzen ditugun gaiak jendarteratu nahi genituzke era horretan. Maiatzaren 29an izango da azkena, arratsaldeko 19.30etan hasita, Ignacio Aldekoa kultur etxean (Florida parkean).
“Alternativa popular a las instituciones, ¿existe?”
Mikel Zuloaga (herri mugimenduko kidea eta idazlea), Hasier Arraiz (Sortuko presidentea), Jasone Mitxeltorena (Auzolana ekimena) eta David Fernandez (CUP).
Kasu honetan, euskal politikagintzan nazio eraikuntzari eta aldaketa sozialari begira azken urteotan egindako lana eta egungo paradigma aldaketaren aurrean zabaltzen diren aukera berriak eta zalantzak izango ditugu eztabaidagai. Bide instituzionalaren eta herri mugimenduaren arteko uztarketaz, bide bakoitzaren mugez eta aurrera begirako estrategien eraginkortasunaz arituko gara.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!