Alemania| Koronabirusarekiko jarrera, batetik, eta gentrifikazioa, bestetik
Lau astetik behin Amaia Orbek betetzen digun Alemaniako kolaborazioa izan dugu Hizpidean.
Gaurko kolaborazioan, batetik Alemanian koronabirusak izandako ondorioez mintzatu da Amaia, baita alemanek egoeraren aurrean hartu dituzten jarreren inguruan ere. Bestetik, Berlinen ematen ari den gentrifikazio prozesua azaldu digu, auzo guztietara hedatzea lortu duela kontatu digularik. Amaitzeko, abesti bat gomendatu digu: Quetschenpaua Mainzerstraenlied.
Kolaborazio guztia hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!