Alberto Legido (ELA Osakidetza): “Pediatren egoera jasanezina da, erantzunen zain gaude”
ELA sindikatuak Gasteizko osasun-zentro guztietako pediatria-arretaren gainbehera salatu du. Salatu dutenez, medikuak eta erizainak ez dira nahikoak haurrak behar bezala artatzeko. Orain dela bi urte, sindikatuek neurriak hartzeko eskatu zioten Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari baina oraindik ez dute erantzunik jaso, zain daude.
Besteak beste, Salburuako Osasun zentroko egoera muturrekoa dela salatu dute, langile asko bajan egonez. Osakidetzaren arduragabekeria kritikatu du Ejidok, langileak kontratatzeari eta ordezkatzeari dagokionez. Izan ere, langileen laneratze-ezak ez dira betetzen, eta horren eraginez, estresarekin lan egiten dute.
-
Hizpidea: Alberto Legido (ELA Osakidetza): "Pediatren egoera jasanezina da, erantzunen zain gaude"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!