Alaitz Corral (Danontzat Gaztetxea): “Argi izan dezatela partida ez dela bukatu.”
"Gaztetxea aurrera ateratzeko borrokan jarraituko dugu."
Plentziako Danontzat Gaztetxeko kidea den Alaitz Corral izan dugu Hizpidean. Duela bi urte jada, Plentziako Udalak PNVren aginduz, Gaztetxe hau eta herriko hainbat elkarteren lokalak itxi zituen, inori abisurik eman gabe, aitzakia teknikoak baliatuz.
Hainbat elkartek lokal hauetako aktibitatea berreskuratu dutela ikusita eta arkitekto baten azterketa esku artean izanik, Gaztetxekoek auzolana deitu zuten pasa den ostiralean. Ertzaintzaren operazio polizial neurrigabe batek gazteak indarrez atera zituen arte. Alaitz Corralek xehetasun handiz, Plentzian gertatzen ari denaren berri eman digu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!