Aitziber Elizondo (Euskotreneko langilea): “Euskotrenek erosten ditu Korrikako kilometroak baina itxurakeria hutsa da”
Kilometro bat erosi dute Euskotreneko langileek, enpresaren euskararekiko jarrera salatzeko.
Aitziber Elizondo Euskotreneko langilea izan dugu gaur Hizpidean, Korrikan hartu duten kilometroa bete eta gutxira. Langile hauek salatu nahi izan dute Euskotrenek ez duela euskararekiko duen erantzukizuna betetzen, Euskara Plana aspaldi zaharkitua duela eta ez dutela aurrera pausorik eman azken urteetan.
Korrikako kilometro batzuk erosi ditu Euskotrenek, eta hori aurpegia zuritzeko ariketa bat besterik ez dela izan salatu du Elizondok. Euskotreneko langileek bizi duten egoera azaldu digu, eta erabiltzaileok hartu ditzakegun neurriak gomendatu dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aitziber Elizondo (Euskotreneko langilea): "Euskotrenek erosten ditu Korrikako kilometroak baina itxurakeria hutsa da"00:07:50
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!