Aitor Merino: “Nola azaldu nire lagunei ETAko kide batekin nuen laguntasuna?”
Espainiako herritarrei euskal gatazka beste era batera erakusteko eginiko ahalegina da Asier ETA biok filma. Aitor eta Amaia Merino anai-arrebek zuzendu dute proiektua, eta hautsak arrotzen ari da Hego Euskal Herriko zinema aretoetan.
Aitor Merino bera da protagonistetako bat eta bestea berriz, Asier Aranguren. Txikitako lagunak, denborarekin, bakoitzak bere bidea hartu zuen. Aitorrek, bere txikitako ametsa bete nahian, Madril aldera jo zuen. Asier Iruñean bertan bizi zen eta konpromiso politiko handiko ekimen desberdinetan murgildu zen, ETA erakundean sartu zelarik. Urrun bizi arren, biek ala biek, adiskidetasuna mantendu dute.
Aitorrek filmaren sortze lanaz, harreraz eta eragin dituen eztabaidez hitz egin digu Zebrabidean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!