Aitor Martínez (Gedar): “Mugimendu sozialistaren helburuei erantzuten dion tresna politiko gisa ulertzen dugu burutzen ari garen lanketa komunikatiboa”
"Arteka" hilabetekaria argitaratuko du Gedarrek urtarriletik aurrera.
Gedar, mugimendu sozialistaren kazeta, 2018ko azaroan loratzen hasi bazen ere, 2019ko otsailean sortutako blogarekin materializatu zen lehen aldiz. Gutxira, webgunea sortu zuen eta oraingoan, urte berriari begira, paperezko aldizkaria argitaratzen hasiko dira.
Abenduan urtekaria argitaratuko badute ere, urtarrilean aterako dute argitara hilabetekariaren lehen alea. Mugimendu sozialistaren proiektu komunikatiboaren inguruan mintzatzeko, Aitor Martínez izan dugu Hizpidean.
Langile kazetaren izaerari dagokionez, argi utzi digu Gedarrek ez duela informazio hutsune bat betetzea helburu, edota ikuspegi aniztasuna defendatzera, baizik eta funtzio politiko bat betetzeko sortu zela, helburuak estrategia sozialistarekin batera garatzen dituztelarik.
Gedarrek lantzen dituen atalak azaltzeaz gain, harpidetza burutzeko azalpenak ere eman dizkigu. Informazio guztia https://gedar.eus/ webgunean topa daiteke.
-
Hizpidea: Aitor Martínez (Gedar): "Mugimendu sozialistaren helburuei erantzuten dion tresna politiko gisa ulertzen dugu burutzen ari garen lanketa komunikatiboa"00:15:23
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!