“Neoliberalismoaren jomugan zerbitzu publikoak daude, bereziki hezkuntza”
“Hezkuntza salgai” dokumentala aurkeztuko du urriaren 24an Steilas sindikatuak, Gasteizko Florida zinemetan. Hezkuntza publikoaren egoera aztertu dute bertan hainbat adituren laguntzarekin.
Aitor Idigoras Steilas sindikatuko kidea izan dugu Hizpidean. Hezkuntzaren inguruko gaiez ematen den ohiko azaleko eztabaidetaz aldendu eta sakoneko hausnarketak egiteko baliatu nahi izan dute dokumental hau. Hainbat gai ezberdini ekiten diete “Hezkuntza Salgai” filmean, haien artean segregazioa, eskola kontzertatua, ebaluazio sistemak, berrikuntza pedagogikoak, eredu produktiboaren eta merkatuaren eragina…
Kontu hauek eta beste asko aipatu dizkigu Aitorrek gaurko elkarrizketan. Hezkuntza publikoaren egoera arriskuan jartzen duten elementuak identifikatu eta aurrera begirako erronkak azaldu ditu.
Elkarrizketa osoa entzungai hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!