Aitor Garagarza: “Ekuadorren herri altxamenduak klabeak izan dira presidenteak kanporatzeko.”
“Mugimendu indigena oso konplexua da, bere barnean klase ezberdintasunak eta pribilegioak daude.”
Lan kontuengatik izan da Aitor Garagarza Ekuadorren. Euskal Herrira itzuli berri, Ekuadorreko egungo egoera sozioekonomikoa, alderdien arteko indar korrelazioa, mugimendu indigenaren konplexutasuna eta “correismoa” delakoa izan dugu elkarrizketa honetan hizpide.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aitor Garagarza: “Ekuadorren herri altxamenduak klabeak izan dira presidenteak kanporatzeko.”00:25:25
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!