Aitor (#Agur78 ekimena): “Kataluniakoa da 78ko erregimenak izan duen krisirik sakonena, eta indar hori hona ekarri nahi dugu”
Urriaren 12an aurkeztu zen #Agur78 ekimena, 1978an Espainian ezarritako eredu politikoarekiko haustura aldarrikatzeko. Katalunian ikus daiteke, egun, erregimen zahar horren arrakalarik handiena, eta Euskal Herrian ere horren antzeko mugimendua sortzea dute helburutzat ekimeneko kideek. Urriaren 12an bertan kanpaldia antolatu zuten gasteizko katedral berriko plazan eta, gauean desegin zuten arren, ekimenarekin aurrera egiteko asmoa dute.
-
Hizpidea: Aitor (#Agur78 ekimena): "Kataluniakoa da 78ko erregimenak izan duen krisirik sakonena, eta indar hori hona ekarri nahi dugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!