Ainhoa Intxaurrandieta: “Madrilen arrazoia eman baziguten ere, Aldundiak erantzunkizunak eskatu nahi dizkigu”
Probaldi fasean dago Zubietako erraustegia azaroaren 28tik.
Azaroaren 28tik Zubietako erraustegia probaldi fasean dago. Proiektuaren inguruan, horren ondorioez eta aurre egiteko burututako ekintzen inguruan mintzatzeko, Ainhoa Intxaurrandieta izan dugu Hizpidean.
Burutzen ari diren borrokak ugariak direla azaldu digu, bi talde handitan bantu daitezkeenak: batetik, ingurumenaren defentsan zentratutakoak eta bestetik, proiektu hauen atzean dagoen gutxi batzuen negozioen kontrakoak. Erraustegiak ekar ditzakeen ondorioen inguruko hainbat ikerketa ere azaldu ditu, bereziki, ingurugiroan eta inguruko biztanleengan emango diren horietan.
Proiektuaren aurkako salaketak ugariak izan dira, aipatzekoa delarik, irailean egindako martxan parte hartutako lau herritar epaitegira deitu dituztela. Bestetik, Iñaki Errazkin eta Ainhoa bera ere, kontsortzioan lehendakaritza zeukatelarik aurreko errauskailua gelditu izanagatik, kontratua apurtuz. Madrilen epaituak izan ziren eta epaileak haien alde egin arren, gaur bertan, berriz ere beste batzar bat burutuko da Aldundian haien kasua aztertzeko eta erantzunkizunak eskatzeko.
-
Hizpidea: Ainhoa Intxaurrandieta: "Madrilen arrazoia eman baziguten ere, Aldundiak erantzunkizunak eskatu nahi dizkigu"00:07:41
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!