Ainhoa Aizpurua eta Jone Ugartetxea (Txagoko Jaiak): “Aldarriei ikusgarritasuna eman nahi diegu pairatzen ditugun zapalkuntzak egunero borrokatu behar direlako”
Hamaikagarrenez badatoz Txagorritxu auzoko jaiak eta horregatik, gaurkoan, Txagoko jaietako kide diren Ainhoa Aizpurua eta Jone Ugartetxea izan ditugu gurean. Aurtengo egitaraua aldarrikapenez bete eta lehen lerroan jarri nahi izan dituztela ikusgarritasuna emateko azaldu digute. Horrez gain, barne hausnarketa baten ondorioz, hainbat aldaketa egiteko apostua egin dutela esan digute, besteak beste, janari agro-ekologikoa eta bertakoa. Egitarauaren barruan, urtero bezala tailerrak, haurrentzako jolasak, kontzertuak, hitzaldiak eta beste asko antolatu dituztela azpimarratu dute.
-
Kantoia: Ainhoa Aizpurua eta Jone Ugartetxea (Txagoko Jaiak): "Aldarriei ikusgarritasuna eman nahi diegu pairatzen ditugun zapalkuntzak egunero borrokatu behar direlako"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!