Aeronautikako langileak Eusko Legebiltzarrera kateatu dira, kaleratzeen aurka
Aernnova, Alestis eta aeronautikaren sektoreko langileen mobilizazioaren amaieran, hainbat lagun Eusko Legebiltzarrera kateatu dira. Euren lanpostuen defentsan eta sektorearen etorkizunaren aldeko ekintza izan da. through Alea.eus
Ostegun honetan, Aernnovako enpresa batzordeak uko egin dio zuzendaritzaren azken eskaintzari. Negoziazioa horrela amaitu da, eta, ezer aldatu ezean, azkenik, akordiorik gabeko lan erregulazioko espedienteak 82 kaleratze utziko ditu Berantevillako lantegian.
Aeronautikaren sektoreko hainbat enpresatako langileak mobilizazio bateratua egin dute gaur, Eusko Jaurlaritzatik Legebiltzarreraino. Manifestazioaren amaieran, hainbat lagun Legebiltzarreko hesian kateatu dira.
Borrokan jarraitzen dugu Aeronautikako enpresetan!
Kaleratzerik ez!
No sobra nadie!
Despedidos readmisión! pic.twitter.com/vRw0TK98Im— ELA Gasteiz (@ELAGasteiz_) December 17, 2020
📢Alestis
📢Aernnova
📢ITP-Aero- PCB
Borrokan!
Langileak kateatu dira parlamentuan.@LABsindikatua pic.twitter.com/ROmo9zjFrk— LAB INDUSTRIA (@LAB_INDUSTRIA) December 17, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!