Adur Larrea: “Santi Brouard-en azken egunak kontatzen dira, era fikzionatu batean”
Antzara eguna izenburuaz plazaratu du Txalaparta argitaletxeak.
GAL-ek eraildako Santi Brouard medikuaren baina baita ildo askotako aktibistaren bizitza, Adur Larrea eta Harkaitz Canoren eskutik.
Pediatra, HASI alderdiko kidea, Bilboko alkateordea, euskaltzalea, eta abarren izaeran zentratu nahi izan dute obra Canonek eta Larreak. Bere erailketak Euskal Herrian eragin zuen zirrara ezaguna da, baita haren ekinbideak zeintzuk ziren ere, baina nor ote zen Brouard? Pediatra kontsultetan nolakoa zen bere bezeroekin? Euskal Herriko 80. hamarkada ere aipatu ahal izan dugu Larrearekin. Komikia liburu dendetan salgai!
Hemen elkarrizketa osorik entzungai.
-
Hizpidea: Adur Larrea: “Santi Brouard-en azken egunak kontatzen dira, era fikzionatu batean”00:14:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!