7 eta 8 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu fiskaltzak Igor Uriarte eta Raul Adunarentzako
Ostegunean, irailaren 7an jakingo da haien eta beste lau kideren aurkako sententzia. Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Gasteizen.
Igor Uriarte eta Raul Aduna gasteiztarrak epaitzen hasi dira Parisen, Frantziako epaitegietan. Uriarte eta Aduna 2013ko uztailaren atxilotu zituzten Frantziako indar polizialek, beste lau kiderekin batera. Epaiketan, beraz, sei lagun epaitzen ari dira guztira, prozedura korrekzionala baliatuz: gehienez 10 urteko zigorra ezarri ahal zieten. baina 7 urteko eskaera egin dute haietako laurentzako eta zortzi haietako birentzako. Uriartererentzako 7 urte eta Adunarentzako 8 eskatu dituzte.
Irailaren 7an, ostiralean amaituko da epaiketa, fiskaltzaren eskaerekin; sententzia, aldiz, iraila amaierarako espero dute.
Asteazkenean lagun ugari batu dira Andra Maria Zuriaren enparantzan, Kalera Kalerak deituta, Uriarte eta Adunari elkartasuna adierazteko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!