4.000 euroko zigorra Egin Ayllu elkarteari, txosten batengatik
Zuek bizi zarete zuek, alproja horiek! (¡Como vivis pajaritos!) txostena argitaratzeagatik, bertan aipatutako tabernariek salaketa jarri zitun Egin Ayllu alde zaharreko auzo elkartearen aurka. Txosten horretan alde zaharreko zenbait enpresa eta erakunderen arteko harreman lotsagabea salatzen zen. Enpresa eta erakunde hauek Udalaren diru laguntzak jasotzen zituzten, baina ogasunarekin zituzten betebeharrak bete gabe.
Egin Aylluk helegitea jarri zuen epaiaren aurka, baina orain epaileak epaia berretsi du. Auzo elkartea 4.000 euro ordaintzera zigortu dute.
Egin Aylluko kide den Zigorrek kontatu dizkigu fikziozkoa dirudien istorio honen xehetasunak Zebrabidean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!