Etxerat-en egoitza berriro ere erasotua!
ENTZUN: {audio}111128AneZelaiaZebra.mp3{/audio}
Gasteizko etxerat elkartearen egoitza berriro ere erasotua izan da.Elkartearen kontrako kriminalizazio saiakerek bere horretan diraute,betiere egun bizi dugun bezalako egoera politiko berezien barruan.Ane Zelaia elkarteko kidearen hitzetan,eraso berri honek ez du haien lana baldintzatuko eta erantzunik zuzenena presoen eskubideen defentsan eta senideen asistentzian lanean jarraitzea dela dio.
Horrez gain,elkarteak Estibalizeko santutegian egin duen XI.batzar nazionalaren inguruan ere hitz egin du;bertan,urte osoko balorazioa eta Egin Dezagun Bidea ekimenak urtarrilaren 7rako Bilbon deitutako herri mobilizazioarekin bat egin dute,ordurako hitzartuta zeuden bisita guztiak bertan behera utziz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!