Etxebizitza larrialdia, egungo egoera eta aurreikuspen ilunak
Gotzon Hermosilla Berriako kazetariak azaldu digu egoera.
2008ko krisitik burua altxa ezinda, etxebizitzekin lotutako beste krisialdi bat espero da laister. Hasiak gara sintomak ikusten. Alokairuen prezioen garestitzea, kaleratzeen aurkako moratoria, etxebizitza parke publikoaren murrizketa… Pandemiaren harira hartutako babes neurriak kentzean 40.000 etxegabetze espero dira espainiar estatuan.
Gotzon Hermosilla Berriako kazetariarekin hitz egin dugu, eta berak egin digu egoeraren analisia, eragile ezberdinekin hitz egin ondoren. Berria egunkarian irakurri dezakezue sakonago azaltzen duen erreportaia. Eta elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!