“Etxealditik Euskaraldira”, etxean eta etxetik ditugun hizkuntza ohituretan eragiteko
Etxealditik Euskaraldira izeneko ekimena abiatu dute datozen bi asteetarako, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboen inguruan hausnartu eta ekiteko asmoz. Manuel Moreno, Euskaraldiko koordinazio taldeko kideak azaldu dizkigu ekimenaren nondik norakoak. Entzun hemen! Informazio gehiago Euskaraldiaren web orrian: https://euskaraldia.eus/etxealdia/
-
Hizpidea: "Etxealditik Euskaraldira", etxean eta etxetik ditugun hizkuntza ohituretan eragiteko00:26:13
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!