Estitxu Villamor (Berriztu Araba): “Herri mobilizazioa bultzatuz, instituzioak posizionatzea espero dugu”
Gasa ustiatzeko proiektuen mehatxuek ez dute etenik Araban. Ez da frackinga baina ingurumena kaltetzeko erasoak mantentzen dira gure herrialdean. Larunbaterako erronka handia dute prest, ezer gutxi aurreratu badute ere: mobilizazio parte hartzaile eta berezia iragarri du Berriztu Araba-k, 12:00etan Andra maria Zuriaren enparantzan. Estitxu Villamor Berriztu Arabako kidea da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn. Eusko Jaurlaritzaren asmoak hizpide izateaz gain, mugimenduaren balorazioa egin du Villamorrek.
Lehenengo hilabeteak bete ditu mugimenduak, eta eragile gehiago batzeaz gain, “oso balorazio positiboa” egin du Villamorrek, “barne zein kanpo mailan”. Perforazioak, azaldu duenez, Subillanan hasiko lirateke, askotan, lehorte garaietan, oso lagungarria izan zaigun putzuan. Eusko Jaurlaritza “presaka” dabilela adierazi du, “oposizio gutxi sortzeko eta euren proiektua lehenbailehen aurrera ateratzeko”.
-
Hizpidea: Estitxu Villamor (Berriztu Araba): "Herri mobilizazioa bultzatuz, instituzioak posizionatzea espero dugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!