Esti Rodriguez (GEU): “Mintzalagun proiektuaren arrakasta da talde hauek ja lagunak bihurtzen direnean”
Mintzalagun ekimenean izen emateko epea zabalik dago urri osoan zehar.
GEU elkarteak, beste ekimen askoren artean, mintzalagun kanpaina sustatu du azken hamar urteetan. Bertan, euskaraz hitz egiteko ohiturarik edo aukerarik ez daukaten pertsonak biltzen dira, ohitura gehiago daukaten “mintzalaguntzaile” batzuekin, eta euskaraz aritzeko abagunea bilatzen dute, izan tabernan, kalean edo bestelako formatuetan. Aurten ere jarri dute martxan, eta izen emateko epea zabalik dago.
Esti Rodriguez GEU elkarteko kidearekin hitz egin dugu, eta berak azaldu dizkigu Mintzalagun ekimenaren nondik norakoak, perfilak, bilakaera etab. GEU elkartetik antolatzen dituzten bestelako ekimenez ere aritu gara.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Esti Rodriguez (GEU): "Mintzalagun proiektuaren arrakasta da talde hauek ja lagunak bihurtzen direnean"00:10:32
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!