Hizpidea | Espainiar konstituzioaren aurkako saio berezia
Hego Euskal Herriari Espainiako konstituzioa inposatu zitzaion eguna izanik, saio berezia izan dugu Hizpidean.
Hasteko, Itxaso Viñe Hala Bedi irratiko kolaboratzailearen iritzia eta pasa den urtean Jon Azkune UPVko zuzenbide konstituzionaleko irakasleari eginiko elkarrizketa entzun dugu.
Jarraian Espainiako erregea, Izaskun Larreategi, Francisco Letamendia “Ortzi”, Manuel Fraga, beste bi faxista, Tasio Erkizia, Sabino Cuadra eta Argala entzun ahal izan ditugu. Guztia La Polla Records, RIP eta Zaramaren musikarekin lagunduta.
Audio horietako batzuk, Iratzar fundazioak sarean zintzilikatuak dira.
Horrelakoa da Hala Bedi eta irrati libreen magia, ez daukagu konplexurik Espainiar konstituzioaren aurkako irratisaio berezirik egiteko.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!