Espainiako errege ohiaren ustelekeriaz, Adi Elkarteko Unai Mendizabalekin
Adi Usltelkeriaren aurkako Elkarteko Unai Mendizabalen kolaborazioa izango dugu. Gaurkoan, errege ohiaren ustelekeriaz aritu zaigu. Duela bi aste egungo espainiar erregeak krisi global hau baliatuta bere aitaren herentziari uko egitearen zergatiak azaldu ditu, batetik. Suitzako fiskaltza ikertzen ari denaren berri ere eman digu. Afera hau zertan geratu daitekeen hausnartzen amaitu dugu kolaborazioa. Entzun hemen!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!