Maider Etxebarria, Gasteizko alkateordea (PSE): “Ezin dut jasan EAJren ‘turra’ euskararekin”
Gasteizko Udaleko alkateordeak euskararen aurkako adierazpenak egin zituen asteburuan El Correo egunkariak argitaratutako elkarrizketan. Udal hauteskundeetan PSEren alkategai bezala errepikatuko du Etxebarriak. through Argia.eus
Elkarrizketatzaileak Joseba Egibarren adierazpen batengatik galdetu zion Etxebarriari: “Zer iruditzen zaizu EAJk esatea euskara dela euskaldun egiten gaituena?”. Horrela erantzun zuen Etxebarriak: “Ezin dut gehiago jasan EAJren turra euskararekin. Bost hizkuntza dakizkit eta euskara ikasi eta hitz egiten dut gustatzen zaidalako, filologoa naizelako. Ez dut nire burua euskara hobeto edo okerrago hitz egiten duen bat baino euskaldunagotzat hartzen. Aski da, utz diezaiotela txorakeria horiek esan eta euskal txartelak banatzeari. Euskadiko nazionalismoaren zati batzuen harrotasunaren adibide da. Jokaldia borobiltzeko, Egibarrek esan zuen EAJren beraren itzulpen akatsa izan zela. Bere burua hobetzat duenaren ohiko basakeriak eta zakarkeriak dira. Agian erakusten duena gutxiagotasun konplexu bat da. Hala bada, berak senda dezala”.
Elkarrizketa berean, Etxebarriak baieztatu zuen hurrengo udal hauteskundeetan PSEren Gasteizko zerrendaburua izango dela berriz ere: “Eneko Anduezari eskertzen diot egin dudan lana aintzat hartzea eta bere konfiantza. Gasteizen proiektu sozialistaren lidergoa eramateko indar handiz ikusten dut nire burua”.
Iñaki Ortuzar EAJko presidenteak Radio Euskadin erantzun ditu Etxebarriaren hitzak: “Iturgaitz gogoratu zidan PSEko buruzagi bat baino gehiago”. Gorka Urtaran alkateak ez du bere alkateordeak esandakoaren inguruan adierazpenik egin. Sare sozialetan hainbatek euskarafobia leporatu diote Etxebarriari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!