Kutxiko ostalariek asteburu honetan ez irekitzea erabaki dute
Larunbat honetatik aurrera ostalaritza irekitzea baimenduta izango den arren, Kutxiko ostalariek planto egin dute eta ez dituzte tabernak irekiko. Hala erabaki dute ostegun honetan egindako asanblada batean. through Alea.eus
Gasteizko Aiztogile kaleko tabernak itxita egongo dira asteburu honetan, Eusko Jaurlaritzak larunbatetik aurrera ostalaritza berrirekitzea baimendu duen arren. Alde Zaharreko kale nagusiko tabernek ez dute astelehenera arte irekiko.
Erabakia protesta gisa hartu dute. Izan ere, larunbatean, sektorearentzako erreskate plan bat exijitzeko manifestazioa deitu du SOS Ostalaritza plataformak. Gainera, hilabete baino gehiago itxita egon ondoren larunbat batean berriro irekitzea «arduragabea» iruditzen zaie; izan ere, jende pilaketak gertatuko ote diren beldur dira, eta ez dute nahi errua ostalariei botatzea.
Ez da lehenengo aldia Kutxiko ostalariek erabaki arduratsuen aitzindaritza bere gain hartzen dutela. Martxoan ere, pertsiana jaistea erabaki zuten, erakundeak neurriak hartzen hasi baino lehen.
Asteazken honetan egindako prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritza gogor kritikatu zuten, besteak beste, erabakiak hartzeko moduagatik. Neurriak jakinaraztean, «errespetuz tratatu eta behar besteko denboraz informatu» ditzatela eskatu dute ostalariek, negozioak behar bezala martxan jarri ahal izateko; kasu honetan, adibidez, bi egun baino ez dituzte izan, asteazken gauean neurria iragarri zenetik.
Aiztogile kaleko ostalarien erabaki zehatzetik harago, larunbatetik aurrera, EAEko taberna eta jatetxeek 20:00ak arte irekitzeko aukera izango dute; bai terrazak (%100eko edukierarekin) eta baita lokalak (%50eko edukierarekin) ere. Betiere, barran kontsumitzea debekatuta egongo da, oraingoz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!