Euneiz unibertsitate elitistari ezezkoa emango diote Gasteizko kaleetan
Gaur arratsaldeko 17.30etan Europa Jauregian. LAB sindikatuko Gabi Elkoroaristizabal ekarrizketatu dugu unibertsitate proiektu pribatuaren arriskuak azaltzeko.
Baskonia-Alaves taldearen unibertsitate pribatuak pausoak ematen jarraitzen du Gasteizen. Kontrakotasun handia sortu du proiektuak, eta hainbat eragilek adierazi dute kaltegarria izango dela proiektua, unibertsitate publikoaren beharrak asetu gabe jarraitzen dutelako. Bestetik, sindikatu ugarik eta bestelako eragileek ez dute beharrik ikusten beste unibertsitate pribatu bat martxan jartzeko, publikoko titulazioak bikoiztuko direlako, eta gainera langileen lan baldintza duinak eta euskararen presentzia bermatuko dituenik ziurtatu gabe.
Honen aurrean elkarretaratzera deitu dute Steilas, LAB, CCOO, ELA, CGT eta ESK sindikatuek, eta Ernai eta Ikasle Ekintza bezalako beste eragileek. Gaur arratsaldean izango da, 17.30etan Gasteizen, Europa Jauregian. «Diru publikoa Euneiz unibertsitate pribatura Ez! Euneiz unibertsitate elitista gelditu!» lelopean bilduko dira salaketa egiteko. Izan ere diru publikoa jasoko du proiektuak, bere garaian Euneizeko buruek esan bazuten ere ez ziotela administrazioari dirurik eskatuko.
LAB sindikatuko Gabi Elkoroaristizabal izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu unibertsitate pribatu hau garatzekotan etorri daitezkeen arrisku ezberdinak, eta mobilizaziorako dei egin du.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!