Bi manifestazio egingo dira Gasteizen Maiatzaren Lehenean
UGTren eta CCOOren martxa Andra Maria Zuriaren Plazatik aterako da, 12:00etan; ESK, Steilas, CGT eta CNTrena, berriz, 12:30ean Europa gizarte-etxetik. through Alea.eus
Maiatzaren Lehenarekin batera bi manifestazio izango dira Gasteizko kaleetan, eguerdian. CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute Maiatzaren 1erako, Pertsonak aurretik goiburuarekin. «Aldaketa ekonomiko, politiko eta soziala aldarrikatzeko eta lanpostuak eta pertsonak gizartearen erdigunean kokatzeko» manifestazioa antolatu dute sindikatuek. 12:00etan Andra Maria Zuriaren Plazatik aterako dena.
ESKk, Steilasek, CGTk eta CNTk, berriz, manifestazioa deitu dute, 12:30ean, Europa gizarte-etxetik, Eutsi Tinko Borrokei eta Klase kontua da! leloen pean. Maiatzaren Lehena langileriaren aldarrikapen eguna izanik, aurten, kalea berriro bete behar dela azpimarratu dute. PPren eta PSOEren lan erreformak indargabetzea exijituko dute eta prekarietatarekin bukatzeko ordua dela: «Bizitza erdigunean jartzeko unea heldu da, eta era berean, bada garaia merkatu interesak zein ekonomikoak behingoz baztertzeko. Itotzen gaituen sistema honen gainetik eta bere etekinen gainetik ere gu gaude, langileok, pertsona batzuen esplotazioan oinarritzen den sistema kapitalista eta heteropatriarkala akatzeko atzera pausurik emango ez duen klase duina eta borrokalaria».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!