Errekaleor Bizirik! : “Hitz egiteko asmoa izan dezake Urtaranek, baina prozesu judiziala mantentzen du”
Errekaleor desalojatzeko modu berriak bilatzen ari da udala, besteak beste, EAJ, PSE eta PPren babesarekin. Atzean dago ere Ensanche 21, desalojoaren mehatxua aplikatuz. Errekaleor Bizirik!-eko bi kiderekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn azken mehatxuen ostean.
Udal talde ezberdinekin harremana izan dute Errekaleor Bizirik!-eko lagunek. Egia da Urtaranek hitz egitkeo borondatea erakutsi duela behin baino gehiagotan, baina auzo askeko kideek adierazi dute prozesu judiziala martxan mantentzen duela.
-
Hizpidea: Errekaleor Bizirik! : "Hitz egiteko asmoa izan dezake Urtaranek, baina prozesu judiziala mantentzen du"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!