“Erasotuaren sinesgarritasuna ezbaian jarri da berriz, eta hori da jendartearen isla: patriarkatuarekin egiten dugu topo etengabe”
2016ko sanferminetako talde-bortxaketari buruzko epaia eman zuten atzo: 9na urteko kartzela zigorra ezarri diete 18 urteko neska bat atari batean bortxatzea leporatzen zieten bost gizonei. Epaiak amorrua piztu du, izan ere bortxaketaren xehetasunak ematen ditu, baina hori ez dator bat emandako azken ebazpenarekin. Irati Gonzalez Euskal Herriko Bilgune Feministako kidearekin aztertu dugu epaia bera zein ondoren egindako protestak. Justizia-sistemari buruz hausnartu beharraz mintzatu da Gonzalez, eta biktimaren hitza zalantzan jartzea kritikatu du.
-
Hizpidea: "Erasotuaren sinesgarritasuna ezbaian jarri da berriz, eta hori da jendartearen isla: patriarkatuarekin egiten dugu topo etengabe"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!