“Eraldaketa, sortzaileON afera” abiatu dute, emakumeak, sormena eta euskara ardatz hartuta
“Eraldaketa, sortzaileON afera” egitasmoa ezagutu dugu, Irantzu Lekue artista garaikidearen eskutik. Lekuek berak sustatu du proiektua, Olatz Alonso kazetariarekin eta Maider Oleaga zinegilearekin batera. Emakumeen sormen-prozesua ezagutzeko proiektua izango da, eta zenbait hitzaldiren bitartez gauzatuko da. Josune Arakistain musikaria, Garazi Lopez de Armentia koreografoa, Izar Mendiguren bertsolaria, Izaskun Urkijo arte-zuzendaria eta Irati Jimenez idazlea izango dira, besteak beste, hitzaldi bana ematen, Arabako hainbat herritan. Emakumeen autonomia eta ahalduntzea sustatu nahi da proiektuaren bitartez, eta hitzaldiak bideo-arte egitasmo batean bilduko dituzte.
-
Hizpidea: "Eraldaketa, sortzaileON afera" abiatu dute, emakumeak, sormena eta euskara ardatz hartuta??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!