Gizon batek bi emakume erail ditu Lakua auzoan
Indarkeria matxistaren beste pasarte lazgarri bat Araban. Bi emakume erail ditu gizonezko batek Lakua auzoan, Gasteizen. Etxe batean erail ditu, bigarren emakumea erietxean hil den arren.
Erasotzaileak, gainera, mehatxua egin du: bere buruaz beste egiteko keinua egin du, bere burua balkoitik behera botata eta etxeari su emateko keinu eginez. Azkenean, ez da hil, suhiltzaileek koltxoneta bat jarri dutelako.
Gasteizko Mugimendu Feministak mobilizazioei adi egoteko deia luzatu du sare sozialen bitartez.
👿👿 Adi mobilizazioei! #AskiDa https://t.co/NzObi6ZMVB
— Gasteizko MF (@GasteizkoMF) April 20, 2018
Urteko lehen hilketa matxista
2018. urteko lehenengo erailketa matxista da hau Gasteizen.
*Informazioa eguneratzen joango gara
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!