Eneritz Basabe: “Atzera eta aurrera egiteak zer suposatzen duen gure gizarte lineal honetan, horrekin apurtzea”
"Aldrebes" haurrentzako ipuina argitaratu du Eneritz Basabek Amesgile argitatxearen eskutik. "Maitasun eta ilusio handiz egin du bere "bi munduak", hezkuntza eta ilustrazioa, bildu dituen proiektua.
Aitak kontatu zion ipuinean du jatorria Eneritz Basaberen Aldrebes haurrentzako liburu berriak. Prozesu luzea izan da aldaketa eta zailtasun ugari aurkitu bai ditu autoreak. Ilustratzaileek bizi dituzten erronkei buruz hitz egin dugu. Adibidez, adimen artifizialak mundu honetan duen inpaktuari buruz.
Etxeko txikientzako soilik zuzenduta dagoela ematen duen arren, atzean duen mezua baina ez da umeentzako bakarrik. Helduok bidelagun izatera, zuzendari papera atzean uztera, eta “besteen prozesua ez epaitzera” gonbidatzen bai gaitu Eneritz Basaberen ipuin honek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Eneritz Basabe: "Atzera eta aurrera egiteak zer suposatzen duen gure gizarte lineal honetan, horrekin apurtzea"00:16:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!