“Itxaropena dut herri honek memoria oso bat idatzi nahiko duela, askotariko errelatoekin, eta hor egongo da tortura, letra larriz idatzita”
Eneko Compains 2010eko irailean atxilotu zuten eta orduan salatu zituen torturak, baina salaketa artxibatu egin zuten. Iaz, berriro irekitzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, eta lau guardia zibili deklarazioa hartu zieten atzo Iruñeko auzitegian.
Compainsek adierazi du ez duela konfiantza handirik epaian, baina bai euskal gizartearengan: gizarteak berak ipiniko du torturaren auzia behar duen lekuan, eta biktimek behar duten aitortza izango dute.
-
Hizpidea: "Itxaropena dut herri honek memoria oso bat idatzi nahiko duela, askotariko errelatoekin, eta hor egongo da tortura, letra larriz idatzita"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!