U25 Giza Katea. Emankizun bereziko elkarrizketak
Pasa den larunbatean 3.000 pertsona baino gehiagok elkartasunetik kompromisorako pausoa eman zuten Gasteizko kaleetan zehar, epaiketa politikoen aurkako Giza Katea osatuz. Eskuz esku lotu zituzten Eusko Legebiltzarra, udaletxea, Justizia Auzitegia, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza eta Foruen plaza eta modu honetan Herri Harresi batez inguratu zuten Gasteiz erdialdean.
Hala Bedi Irratitik harresia uhinetaraino zabaldu nahi izan genuen, eta emankizun berezia izan genuen Giza Katearen inguruan.
Hauek dira irratsaio horretan entzun izan ahal genituen elkarrizketak:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!