Pablo Arrillaga (Batuta):”Inkestari erantzun dioten %73a ezin da emantzipatu”
Azken bi urteetan bizitzaren garestitzea dela eta, energia eta elikaduraren garestitzea aztertu ondoren heldu diote orain etxebizitzaren auziari Judimendi auzoan.
Gasteizko Judimendi auzoko Batuta elkartasun sareak urtarrilean zehar auzoko etxebizitzaren inguruan burutu duen ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu. Euskal Herrian puri-purian dagoen gaia da etxebizitzarena eta Gasteizko auzo honetan Batutak egin duen ikerketaren emaitzak ekarri dizkigu Pablo Arrillagak.
Hurrengo hilabeteetan, etxebizitzaren problematikaren inguruko formakuntzak antolatuko dituzte auzoan.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!