“OkupaTU Gasteiz bezalako dinamika bat sortzeko giroa aproposa da”
2018.urtearen hasierarekin batera, Gasteizko Herri Mugimenduko eragile ezberdinen urteurrenak ospatuko dira: Gasteizko Gaztetxea, Errekaleor Bizirik!, Hala Bedi eta Auzolana Pilotalekua.
Urteurren puntualez aparte, dinamika abteratu bat jarri dute martxan: “OkupaTU Gasteiz”. Autogestioa oinarri izango duen dinamika hau izan dugu mintzagai Araba Hizpiden Mikel Saenz de Buruaga eta Aitziber Ramirez de la Piscinarekin, data bat gogoratuz: 2018ko urriaren 6a. Egun horretan “OkupaTU Gasteiz” eguna ospatuko dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!