Birkit “Diskoa atera zaigu espero baino garbiagoa, ezberdina”
"Inertzia" diskoa aurkezten izan da Hiru Kortxean
Birkit proiektua 2017an abiarazi zuen Birkite Alonso musikariak. 2000aren lehen hamarkadan Eorann eta Red Carmine taldeetan aritua, 2017an ”Emen” bakarkako diskoarekin estreinatu ostean, “Inertzia” izeneko bigarren lana talde formatuan aurkeztu du: Ilargi Agirre (Perlak, Mice, Hatxe) Mikel Palenzuela (Tilde, Madera) eta Patxi Agirre (Perlak) izan ditu ondoan. “Inertzia” Zarautzko Fidelenea estudioan grabatu zuten Mikel Kazalis soinu teknikariarekin eta Idoia Hernandez Toledo “Hatxe” pianojoleak kantu batean lagundu die. CDaren diseinua eta argazkiak Aitziber Orkolaga donostiarrarenak dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!