Bergoi Madernaz. Izpuratik Zebrabidera
ENTZUN: {audio}bergoi.mp3{/audio}
Bergoi Madernaz, Izpuran itxialdia hasi duten 8 gazteetako bat da. Urriaren 22an Hego Euskal Herrian, Audientzia Nazionalaren aginduz izan zen sarekadan ihes egitea lortu zuen gutxietako bat. Astelehenean, hainbat eragile eta norbanakok lagunduta, 8 gazteok, beren egoera salatu zuten eta borrokan segitzeko erabaki tinkoa agertu zuten. Gaur Zebrabidean gasteiztar honen hitzetan izango dugu beraien berri. 17:30etan.
Baina www.halabedi.org-n, ya.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!