Ainhize Solaun: “Sortuko kideok lan bat daukagu: Euskal estatua eraikitzea.”
"Burlatan egingo dugun Plaza Hutsean batez ere herrigintzan murgildurik dauden ezker abertzaleko militante guztiak bildu nahi ditugu."
Otsailaren 4rako “Plaza Hutsa” saioa antolatu du Sortuk. Burlatako kultur etxean egingo da aurten, hiru urteko etenaren ostean datorrelako, lehendabizi pandemiaren eta ondoren Kongresu prozesuaren eraginez. Dagoeneko martxan da izena emateko orria. Herrigintzan dabilen ezker abertzaleko komunitateari dei egiten diogu Plaza Hutsean parte hartu dezan.
Ainhize Solaun Sortuko kidearekin izan dugu gaur Hizpidean.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!