Afrikako migrazioak, Europar Batasunaren mugak eta basamortuko odisea
Hibai Arbiderekin kolaborazioa, Europaren mugetatik haratago dauden oztopo ezberdinez.
Niger, Mali, Argelia, Libia, hauek izaten dira Europara heldu aurretik migratzaile askok pasa behar izaten dituzten herrialdeak, eta arrisku asko daude gordeak bidean. Hibai Arbide Nigerren izan da azken hilabeteetan, bertako migrazioen egoera aztertzeko, eta zenbait ondorio ekarri dizkigu.
Europak nola baldintzatu eta oztopatzen dituen migrazioak Afrikako mugen barruan ere, basamortuak dakartzan arriskuak, Europarron jarrerarekiko iritziak eta beste hainbat kontu aipatu dizkigu Arbidek kolaborazioan.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!