Refugees.tv: Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuko egoera umorez salatzeko tresna
Hbi Greziako lagunek frogatu dutenez, Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuan umoreak ere badu tokia: Refugees.tv telebista-kateko kideak dira horren adibide. Euren egoeraren berri ematen dute Internet bidez, botila zaharrez egindako kamerekin, eta edalontzi eta galtzerdiz egindako mikrofonoekin, kanpalekuan dituzten baliabide urrien erakusle. Benetako kamera bat eman zien boluntario batek, eta horri esker zabaltzen dituzte euren bideoak sarean. Idomeni kanpalekuko errefuxiatuek hitz egiteko gogo handia dutela esan digute, baina kexu dira medio handiek euren arteko gatazkak eta une latzak baino ez dituztelako erakusten, euren eskubideez hitz egin beharrean.
Facebook-en publikatzen dituzte euren bideoak Refugees.tv izenarekin.
Hala Bedi irratiko lankideek Greziatik bidalitako berri gehiago ikus ditzakezue Facebook eta Twitterren, #HbiGrezia traolarekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!