2013ko Diada eguna: Catalunya independentziatik gero eta gertuago.
Hala Bedik delegazio bat bidali zuen irailaren 11an Bartzelonara. Bertan, Diada egunean jasotako irudiekin Halabideo bat osatu dugu, egunean zeharreko une ezberdinekin eta Jaume Asens (abokatua, Observatori DESC), Xavi Domenech (historia irakaslea UAB unibertsitatean.Proceso Costituyente-ko kidea) eta Josep Maria Ententasi (Profesor sociologia UAB;”Revolta global”eko kidea) eginiko elkarrizketekin besteak beste.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!