Eli Pagola| Baserria: Haziak, komunitatearen eroale
Baserri munduari buruzko kolaborazioa Eli Pagolareki.
Haziak lurrean erein aurretik sortzen du bizitza. Haziaren inguruan ere bizitza sortzen da. Honen erakusle dira hazi truke azokak. Azoka hauetan ez da soilik hazia partekatzen, barietate lokal bereziak, beste inon ez dagoen haiei buruzko informazioa, galtzear dauden hazientzako bizirauteko esku berriak, historia, denbora, eta egunerokotasun frenetikotik jaisteko aukera ere.
Monsanto eta Bayern bezalako multinazional basatiak hazien salerosketaren monopolioa bereganatzen saiatzen ari diren honetan, arnasgune dira hazi truke azoka txikiak. Hala ere, badira haziak modu arduratsuan ekoizten dituzten enpresa lokalak, Elik esaterako Aleka aipatu digu. Errebelde izatea da gure ondarea zaindu eta ereitea.
Kolaborazioa hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!